Gizartea -

Segurtasuna

Atarietan eta etxebizitzetan lapurretak ekiditeko kanpaina berria

Ertzaintzak gomendatu duenez, atarira iristean giltza aurretiaz prestatuta eraman, eta, atarira sartzean, ez ireki atea ezezagunei. Ezezagunen batek atarira sartzea lortzen badu, irten berriro kalera.

Atarietan eta higiezietan lapurretak ekiditeko kanpaina berria hasi du Ertzaintzak. Argazkia: EITB
Atarietan eta higiezietan lapurretak ekiditeko kanpaina berria hasi du Ertzaintzak. Argazkia: EITB
Atarietan eta etxebizitzetan lapurretak ekiditeko gomendioak

01:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak aholku-kanpaina bat abiarazi du, herritarrek har ditzaketen segurtasun-neurriak areagotzeko, eta, horrela, atarien eta higiezinen barruan indarkeriaz eginiko erasoak eta aldi baterako hutsik dauden etxebizitzetan lapurretak ekiditeko. Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Alorreko Burutzak sustatu duen kanpaina honek herritarrak delinkuentzia-mota horrek dituen arriskuen aurrean kontzientziatzea du helburu.

Eraso horien biktimak, normalean, adineko pertsonak izaten dira. Leku horietan segurtasuna hobetzeko, oinarrizko segurtasun-jarraibideak betetzeko eskatu du Ertzaintzak.

Edozein aitzakia erabilita (propaganda banatzea, bisitak, etab.) atezain automatikora deitzen duten ezezagunei ez zabaldu atariko atea. Atarira iristean, kontuz zelatan egon daitezkeen pertsonekin, edo sartzeko asmoarekin hurbiltzen direnekin. Giltza aurretiaz prestatuta eraman, eta, atarira sartzean, ez ireki atea ezezagunei. Ezezagunen batek atarira sartzea lortzen badu, irten berriro kalera.

Igogailuan, ez joan ezezagunekin, eta bitxiak edo gauza baliotsuak ez eraman agerian.

Lapurreta baten biktima bazara, ez egin aurka lapurrari. Saiatu lapurraren ahalik eta ezaugarri fisiko gehien memorizatzen, eta deitu berehala Ertzaintzari (112).

Denbora luzez hutsik dauden etxebizitzak (bidaiak, oporrak, etab.) delitugileen beste jomuga garrantzitsu bat dira.

Etxeko atea beti giltzaz itxi; horrela, ezin izango dute plastikozko txartelez, erradiografiez edo antzekoez ireki. Ezezagunen aurrean ez esan noiz egongo garen etxetik kanpo.

Etxebizitzan jendea dagoen itxura eman (norbaitek eskutitzak jaso ditzala, telefono finkoa mugikorrera desbideratu eta erantzungailu automatikoa deskonektatu...).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea