Gizartea -
Durango
950 euro zituen diru-zorro bat itzuli, eta ordainsariari uko egin dio
Jabeak eman nahi izan dion ordainsaria ez du hartu nahi izan, ''zuzena zena'' soilik egin zuela iritzita.
Erredakzioa
Pertsona batek 950 euro zituen diru-zorro bat itzuli du Durangon, kalean aurkitu ondoren. Gainera, itzultzeagatik jabeak eman nahi zion ordainsariari uko egin dio, Durangoko alkateak jakitera eman duenez.
Joan den ostiralean aurkitu zuen diru-zorroa, barruan jabearen dokumentazioa eta 950 euro zituela, eta Udaltzaingoaren bulegoetan utzi zuen guztia.
Jabeak ordainsaria eman nahi izan dio, baina diru horri uko egin dio diru-zorroa aurkitu duen lagunak, ''zuzena zena'' soilik egin zuela iritzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea