Gizartea -
Istripua ikastetxean
6 urteko haur bat larri zauritu da Nafarroako ikastetxe batean
Jolastokian erorita, buruan traumatismoa egin du, eta larri eraman dute Nafarroako Ospitalera.
Erredakzioa
6 urteko haur bat larri zauritu da Nafarroako Cabanillas herriko San Juan de Jerusalen eskola publikoan, ikastetxeko jolastokian erori eta buruan kolpea hartuta.
Zauritua anbulantzia medikalizatu batean eraman dute Tuterako ospitalera, eta konorterik galdu ez badu ere, badaezpada, Nafarroako Ospitalera eraman dute, Iruñera, helikopteroz, Nafarroako Foru Gobernutik jakinarazi dutenez.
08:55ean, pertsona batek Nafarroako larrialdi zerbitzura deitu du istripuaren berri emateko.
Hezkuntza Saileko ikuskaritzak egindako txostenaren arabera, haurra arrebarekin jolasten ari zen jolastokiko futbol zelaiko ate batean. Bertan igota zegoela, atzera erori da eta buruan kolpea hartu du.
Abisuaren ostean, Cabanillaseko anbulatorioko medikuak eta foruzainak bertaratu egin dira, eta foruzaingoak ikerketa ireki du istripua zerk eragin duen argitzeko.