Gizartea -
Txostena
Interneteko tarifen arteko aldea % 84koa izan daiteke
Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunaren txosten baten arabera, Movistarren Fusion proposamenak (Internet, telefono finkoa eta sakelakoa faktura berean) "faktura % 26 eta 66 bitartean murrizten du".
Erredakzioa
Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunak (EKB) adierazi duenez, konpainiek eskaintzen dituzten Interneteko tarifen arteko aldea % 84koa izan daiteke.
EKBk azaldu duenez, Movistarren Fusion proposamenak (Internet, telefono finkoa eta sakelakoa faktura berean) "faktura % 26 eta 66 bitartean murrizten du".
Movistarren eskaintza berriak 8,24 puntu lortu ditu, eta atzetik ditu ONO (7,93), Jazztel (7,24), Euskatel (7,20), Telekable (7,40), Orange eta ya.com (6,5). Vodafone da azkena, 6,17 punturekin.
Ikerketa egiteko, EKBk konpainien 60 eskaintza aztertu ditu, eta abiadura eta produktuak hartu ditu kontuan. Prezioak 17 euro eta 90 euro bitartekoak dira.
Ikerketaren arabera, ya.com-ek 20 MB arteko banda zabala eskaintzen du; 30 MB artekoa, Orangek; eta zuntz bidezko konexioa, ONOk.