Gizartea -
Gertakaria
Adingabe bat atxilotu dute lagun bati neba hiltzea eskatzeagatik
Mutil-lagunari eta lagun bati neba hiltzeko eskatu zien, ez omen zuelako bere mutil-laguna onartzen. Poliziak hiru ustezko hiltzaileak atxilotu ditu.
Erredakzioa
Hildakoaren arrebak (16 urte) abisatu zuen Polizia. Etxean lo zegoela, ondoko gelan tiro bat entzun zuela eta neba sofan etzanda eta buruan tiro bat zuela topatu zuen, Poliziari azaldu zionaren arabera. Leihotik begiratuta, ataritik bi gizon atera zirela, eta auto ilun batean ihes egin zutela ere azaldu zien.
Bi hilabeteko ikerketaren ostean, adingabeak nebaren hilketa prestatu zuela uste du Poliziak. Hildakoak aurrekariak zituen, tratu txarrak emateagatik.
Poliziak ez zuen hilketan erabilitako arma topatu; bai, ordea, hilketa egiteko atxilotuek erabili zuten arropa.
Hildakoaren arreba adingabeen zentro batera eraman dute, eta beste bi atxilotuak kartzelara eraman dituzte hilketa egotzita.