Gizartea -

INTERNETEN EGIN DAITEKE

Hautesleen zalantzak argitzen laguntzen duen testa

Unibertsitateko ikertzaile talde batek sortu du. Testak pertsona bakoitzaren ideologia zein alderdi politikora hurbiltzen den argitzen lagunduko digu.

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Interneteko orri bati ezker jakin dezakegu zein alderdi politikora hurbiltzen diren gure ideiak. Unibertsitateko ikertzaile talde batek sortutako test baten bidez egiten da.

Unibertsitate desberdinetako ikertzaileen arteko elkarlana izan da: Fernando Méndez eta Javier Ramos-Díaz (Zuricheko Unibertsitea, e-Democracy Centre), Eneritz Ansa Lasa etaJonatan García Rabadán, (UPV-EHU) eta Rosa M. Navarrete eta Teresa Mata López (Madrileko Unibertsitatea).

“HorizonteEuskadi” izena jarri diote eta bere sortzaileek, bakarrik hautesle zalantzadunei laguntza emateko sortu dutela; etekinak ateratzeko asmorik gabe. Ikerlariek azpimarratu nahi izan dute, alderdi politikoez kanpo lan egin dutela.

AEBetan eta Europan era honetako proiektuak aurrera eraman dituzte ere. Baina hauetan, zein alderdi politikori botoa eman behar diozun agertzen da. “HorizonteEuskadi” orrian berriz, ez.

Testa burutzeko, lehengo datu pertsonalak jarri behar dira. Ondoren, 30 galdera izango ditu erantzuteko, horietako bakoitzak sei erantzun posiblerekin: guztiz ados egotetik, bat ere ez ados egotera. Hiru bloketan daude banatuta galdera: lehenengo blokea (ekonomia galderak), bigarren blokea (Euskadiren inguruko galderak) eta azken blokea (politika galderak).

Emaitzak ehunekoetan agertuko dira. Adibidez, %25eko adostasuna alderdi honekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea