Gizartea -

20 urteko atzerapena

Gasteizko autobus-geltokiak 18 milioi euroko kostua izango du

2012ko amaieran hasiko dira azpiegitura berria eraikitzen, Euskaltzaindia plazan. Geltoki berriak 2014ko udan hartuko dio lekukoa zaharrari.

Gasteizko autobus geltoki berria izango denaren irudi birtuala. Argazkia: EITB
Gasteizko autobus geltoki berria izango denaren irudi birtuala. Argazkia: EITB
Gasteizko autobus geltoki berria izango denaren irudi birtuala. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azpiegitura berria urte amaieran hasiko dira eraikitzen, Euskaltzaindia plazan, Bai Center eraikina egin nahi zuten tokian. Lanak Vias y Construcciones enpresak egingo ditu, eta 18 milioi euroko kostua izango du; hasieran espero zena baino % 41 merkeago.

Proiektuak PP eta Bilduren babesa izan du, baina EAJk eta PSE-EEk kontra egin dute tren-zerbitzuaren kalterako dela uste dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea