Gizartea -

Trafikoa

Euriak hainbat istripu eragin ditu euskal errepideetan

Kamioi batek istripua izan du A-8 autobidean, Irun parean, eta zortzi kilometroko auto-ilarak eragin ditu.

Trafikoa euskal errepideetan.
Trafikoa euskal errepideetan.
Trafikoa euskal errepideetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10:15ean, Renault kamioi batek istripua izan du A-8 autobidean, eta gurutzatuta gelditu da Irun eta Behobia artean. Hori dela eta, zortzi kilometroko auto-ilarak sortu dira eta trafikoa GI-636 errepidetik bideratu dute.

13:10ean Ertzaintzak Baionara norabideko errei bat ireki du auto-ilarak gutxitu egin dira nahiz eta eguerdian hiru kilometrokoak ziren oraindik.

A-8 autobideko beste hainbat puntutan ere arazoak egon dira, besteak beste Barakaldon eta Zorrotzako bihurguneetan.

Bestalde, A-15 autobidean, Berastegi parean, Iruñea norabidean, beste istripu bat gertatu da.

N-1 errepidean ere hainbat istripu gertatu dira euria dela eta, baita bigarren mailako euskal errepide sareko beste toki batzuetan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea