Gizartea -
Donostia
Gazte batek auto bat lapurtu eta beste batzuen aurka talka egin du
Atxilotua, 18 urteko gaztea, aparkatuta zeuden kotxe guztien ateak irekitzen saiatu zen, irekita zegoen Peugeot 206 auto batekin topo egin zuen arte.
Erredakzioa
Ertzaintzak kotxe bat lapurtu zuen gazte bat atxilotu zuen atzo Donostian. Atxilotuak, kotxea lapurtu eta jarraian aparkatuta zeuden beste batzuen aurka talka egin zuen.
06:30ak aldera gertatu zen. Donostiako Pio Baroja kalean kotxe batzuen aurka talka egin eta ihesi joan zela ohartaraziz abisua jaso zuen Ertzaintzak. Agenteak bertara joan zirenean, susmagarria aurkitu eta bere atzetik joan ziren. Azkenean, Aizkorri kalean atxilotu zuten, ibilgailu baten azpian ezkutatzen saiatzen ari zela.
Atxilotua, ustez aparkatuta zeuden kotxe guztien ateak irekitzen saiatu zen, irekita topatu zuen Peugeot 206 auto batekin topo egin zuen arte. Orduan, kotxea manipulatu, martxan jarri eta bertatik ihes egiten saiatu zenean, kotxearen kontrola galdu eta bertan zeuden beste ibilgailu batzuen aurka talka egin zuen.
Atxilotua, 18 urteko gaztea, epailearen aurretik pasatu da jada.