Gizartea -
El Pilar auzoan
11 atxilotu eta 37 zauritu jai batzuetan izandako istiluetan, Madrilen
Poliziaren eta gazteen artean El Pilar auzoan izandako liskarretan hainbat lagun zauritu dira. Atxilotuetako bi adingabek dira.
Erredakzioa
11 lagun atxilotu eta beste 37 zauritu dira Madrilgo El Pilar auzoko jaietan larunbat honetan izandako istiluetan. Atxilotuei, horietako bi adingabe izanda, desordena publikoarekin lotutako delitua eta agintariei aurre egin izana leporatu diete. Halaber, Poliziaren eta gazteen artean izandako liskarretan 37 lagun zauritu dira.
Victor Fernandez Polizia Nazionaleko bozeramaileak azaldu duenez, hasiera batean Poliziak sei adingabe atxilotu ditu, lapurreta eta armaz zuriz eragindako eraso saiakera delituak egotzita. Ondoren, Udaltzaingoko bi kidek gazte bati egindako erasoa saihesteko parte hartu dute.
Une hartan, hainbat lagunek agenteak inguratu dituzte eta "ordena publikoaren asaldatze egoera bat sortu da". "Ehunka lagunek parte hartu dute istiluetan, batak besteei eraso egiten eta objektuak eta botilak jaurtikitzen", azaldu du bozeramaile honek.
"Bi ordu behar izan ditu Poliziak ordena berriro ezarri ahal izateko", azpimarratu du Fernandezek. Halaber, zakarrontziak eta kutxazain bat erre, eta autobus-geltokiak eta ibilgailuak apurtu dituzte.
Zaurituak
Javier Ayuso Madrilgo Larrialdietarako Zerbitzuen bozeramaileak esan duenez, "34 lagun zauritu dira, horietariko bost hainbat ospitaleetara eraman dituzte baina guztiak onik daude".