Gizartea -
Gertakaria
Sute batek kalte material handiak eragin ditu Bergaran
Suaren ondorioz sortu den ke-lainoaren eraginez, eraikinean bizi diren bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
Erredakzioa
Sute bat izan da bart Bergarako Alde Zaharreko etxebizitza batean, eta, ondorioz, bi solairuko eraikin bat jendez hustu behar izan dute, Herrizaingo Sailak eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Sua 22:30ean piztu da, eraikineko lehen solairuan, ustez, arazo elektriko baten ondorioz.
Suaren ondorioz sortu den ke-lainoaren eraginez, eraikinean bizi diren bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu. Etxe horietako bizilagunek senideen etxeetan igaro dute gaua, Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez.
Gaur goizean bertan, eraikinaren egoera aztertuko du herriko aparejadoreak.