Gizartea -
Mehatxua
Hegaldi bat bertan behera Singapurren, Facebookeko txantxa baten erruz
Gertakaria irailaren amaieran izan zen. Wayne Avison australiarrak Facebooken egin zituen mehatxuak irakurri ostean, airelineak hegaldia bertan behera uztea erabaki zuen.
Erredakzioa
Singapurreko Scoot airelineak bertan behera utzi du Singapur eta Bangkok arteko hegaldi bat, bidaiari australiar batek Facebooken egindako txantxa baten erruz.
Gertakaria irailaren amaieran izan zen. Wayne Avison australiarrak Facebooken egin zituen mehatxuak irakurri ostean, airelineak hegaldia bertan behera uztea erabaki zuen. Avisonek semearekin egindako txantxa besterik ez zela azaldu du, The New Paper egunkariak argitaratu duenez.
Hala ere, Avisonen Facebookeko kontua publikoa da eta mehatxuen berri eman zioten Scoop konpainiari.
Irailaren 25ean, Scoop konpainiaren hegaldi batek bost orduko atzerapena izan zuelako Bangkokera eramango zuen bete hegaldi bat galdu zuela argitaratu zuen Facebooken Avisonek, eta konpainiak gaua pasatzeko hotel bat eskaini ez izana ere salatu zuen. "Gogaikarria da, itzultzean kexa bat ezar ezazu", erantzun zuen semeak, Sydney Morning Herald egunkariak argitaratu duenez. "Itzulerako hegaldia bahitu eta erorarazi egingo dut", idatzi zuen Avisonek.