Gizartea -

Zirkulazio istripua

Bost gazte zauritu dira, hiru larri, auto bat iraulita, Cascanten

Zauritutakoak (19 eta 27 urte artekoak) euren kaxaz atera ahal izan ziren ibilgailutik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 eta 27 urte arteko bost gazte zauritu dira gaur goizaldean Cascanten (Nafarroa) jazotako zirkulazio istripu batean.

Foru Gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra 04:30ean gertatu da, Tutera-Tarazona errepidearen 4,85. kilometroan. Ordu horretan, bost biktimak zihoazen autoa bidetik atera eta irauli egin denean. Oraindik ez dago argi zerk eragin duen istripua.

Istripuaren ostean, bost gazteak euren kaxaz atera ahal izan dira ibilgailutik.

Bost zaurituak Cascanteko bizilagunak dira Foruzainek adierazi dutenaren arabera. Horietako lauk zauri arinak dituzte, eta bosgarren laguna Nafarroako ospitalean dago obserbazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea