Gizartea -

Zaintzapeko askatasuna

Latin King taldeko zortzi adingabe zigortu dituzte Iruñean

Talde kriminal bateko kide izateagatik kondenatu dituzte. Zaintzapeko askatasunean egongo dira deliturik ez egiteko baldintzarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Latin King taldeko zotzi adingabe kondenatu dituzte Iruñeko Adingabeen Epaitegian. 15 hilabetez zentro batean sartzeko kondena jarri diete talde kriminal bateko kide izateagatik.

Adingabeen Epaitegiak, ordea, zentro batean sartzeko zigorra bertan behera utzi du eta zaintzapeko askatasuna ezarri die, deliturik ez egiteko baldintzarekin.

Neurria epaiketa egin baino lehen bi aldeak adostasunera iritsi direlako hartu dute.

Hasiera batean, Ministerio Publikoak 18 hilabetez zentro batean sartzeko eskaera egin zuen (sei hilabete barruan eta 12 hilabete zaintzapeko askatasunean).

Fiskalaren arabera, Latin King talde hau 2006an iritsi zen Iruñera, Bartzelonatik Kolonbiako gazte bat iritsi zenean eta 2009an talde gisa delituak egiten hasi ziren.

Iaz, Poliziak Latin King eta "Los Sangre Blood 901" taldeko hainbat kide atxilotu zituen Iruñean eta eskualdean, mehatxu, liskar eta borroka asko egin ostean. 15-22 urte arteko 28 gazte atxilotu zituzten denera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea