Gizartea -

Genero-indarkeria

Yanela Zarumaren hiltzaileak 16 urteko kartzela zigorra onartu du

Edgar Ruben G. LL. biktimaren mutil-lagun ohiak Fiskaltzak, akusazioak eta defentsak adostutako zigorra sinatu du gaur goizean Nafarroako Auzitegian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edgar Ruben G. LL. Yanela Zarumaren mutil-lagun ohiak 16 urteko kartzela zigorra onartu du hura hiltzeagatik. Fiskaltzak, akusazioak eta defentsak adostutako zigorra da hori, eta ostegun honetan sinatu du akordioa Nafarroako Auzitegian.

Akordio horri esker urriaren 22an hastekoa zen epaiketa saihestea lortu du akusatuak, Nafarroako Justizia Auzitegiak jakinarazi duenez.

Epaia irmoa da eta hilketa, egoeraz eta lekuaren baldintzez probetxua ateratzea eta ahaidetasun larrigarria egozten zaizkio. Halaber, mozkorkeria aringarria onartu zaio.

Gizona atxilotuta dago apirilaren 11az geroztik, eta Yanela Zaruma hil zuela onartu zuen epailearen aurrean egindako deklarazioan.

Yanela Zaruma 22 urteko  Burlatako bizilagunaren gorpua Beriaingo “La morea” urmaelean aurkitu zuten, 2011ko apirilaren 4an . Hala ere, bezperan biktimak bere eskuez ito egin zuen auto baten barruan, San Cristobalgo gotorlekutik gertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea