Gizartea -

Iruñeko kartzela

Gorenak Iruñeko kartzelaren ingurumen azterketa egin ez zela salatu du

Gorenak ez du bizilagun elkarteak eremua lehengo egoerara itzultzeko egindako eskaera onartu, “kartzelak gaur egun daukan kokapena aproposena izan daitekelako”, hausnartu ostean.

Iruñeko kartzela. Argazkia: "El Informador"
Iruñeko kartzela
Iruñeko kartzela. Argazkia: "El Informador"

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak 2008. urteko azaroan Ministro Kontseiluak Iruñeko kartzelaren inguruan hartu zuen erabakia bertan behera utzi du. Ministro Kontseiluak kartzelaren eraikuntza proiektuak ingurumen azterketa ez egitea erabaki zuten.

Auzitegi Gorenak Iruñeko Udalak eta Sanduzelaiko Bizilagun Elkarteak aurkeztu zituzten helegiteei arrazoia eman die. Gauzak horrela, Gorenak Ministro Kontseiluak 2009. urteko ekainaren 19an azken elkarte horri baztertu zion apelazioa onartu berri du.

Babes legala

Hori dela eta, Auzitegiak Ministro Kontseiluak hartutako erabakia baztertu du, babes legala ez izateagatik.

Dena den, Gorenak ez du bizilagun elkarteak eremua lehengo egoerara itzultzeko egindako eskaera onartu, “behin ingurumen azterketa egitea onartu ostean, kartzelak gaur egun daukan kokapena aproposena izan daitekelako”, hausnartu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea