Gizartea -

194 EGUN, BIHOTZIK GABE

Bihotzik gabe bizi zen suhiltzaile txekiarra hil da

Organoa kendu egin zioten, minbiziaren ondorioz. Bi bihotz ponpak biriketara eta gorputz osora odola bidali dutelako soilik eutsi ahal izan dio bizirik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jakub Halik, 194 egun bihotzik gabe bizi izan den suhiltzaile txekiarra, hil egin da. Pragako ospitaleko medikuek azaldu dutenez, gibeleko eta giltzurruneko arazoak izan zituen.

Jan Pirkek, Pragako ospitaleko Bihotz Medikuntza Kliniko eta Esperimentaleko Saileko buruak, azaldu duenez, “Halik jauna bihotz transplante baten zain zegoen, baina ez da inoiz heldu”.

Azken egunetan, suhiltzailearen egoerak okerrera jo zuen. Konplikazioak izan zituen giltzurrun eta gibelean. “Bere gorputza ez zen gai izan arazo hauek gainditzeko”, adierazi zuen Pirkek.

Jan Pirkek ospe handia lortu zuen gizon bat bihotz barik bizirik mantentzea lortu zuenean. Horretarako, Heartmate II izeneko bi ponpa erabili zituen. Horiek biriketara eta gorputz osora helarazten zuten odola. Horrelako ebakuntza baten ostean bizirik iraun zuen lehengo pertsona zen Halik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea