Gizartea -
Getaria
Txakolin enpresa bateko jabeak atxilotu dituzte lan-esplotazioagatik
Getariko Askizu auzoan dagoen Urki enpresako arduradunak dira atxilotuak. Legez kanpoko etorkinak "esplotatzea" leporatzen diete.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak Urki txakolin enpresako zuzendaritzako lau kide eta langileburua atxilotu ditu Getarian, legez kanpoko 29 etorkin "esplotatzea" leporatuta.
Espainiako ordezkaritzak jakitera eman duenez, atxiloketak asteazkenean izan ziren, "Albariño" izeneko operazio baten baitan.
Herenegun goizean, Urkiren lursailetara joan eta mahats biltzen ari ziren 50 pertsona baino gehiago identifikatu zituen Poliziak. Azkenean, enpresa horretako lau zuzendari, langileburua eta Espainian legez kanpo zeuden 29 atzerritar atxilotu zituzten.
Enpresako zuzendari eta langileburuari beharginen eskubideen kontrako delitua leporatzen zaie. Gainerako atxilotuei, berriz, Atzerritarren Legea urratzea.