Gizartea -

Epaiketa

5 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra EHUko errektore ohiarentzat

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak zigor bera ezarri dio Montserrat Barranquero Estomatologia saileko zuzendari ohiari. Bien artean, 168.000 euro ordaindu beharko dizkiote unibertsitateari.

Francisco Javier Goiriena. Argazkia: EITB
Francisco Javier Goiriena.
5 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra EHUko errektore ohiarentzat

01:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Probintziako Auzitegiko epaileak 5 urte eta 3 hilabeteko zigorra ezarri die Francisco Javier Goiriena Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohiari eta Montserrat Barranquero Estomatologia saileko zuzendari ohiari, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Ostiral honetan jakinarazi du epaia auzitegiak, eta, kartzela zigorraz gain, 9 urteko gaitasungabetzea ezarri die epaileak. Halaber, bien artean, 168.000 euro ordaindu beharko dizkiote EHUri. Diru kantitate hori da bidegabe unibertsitatetik “lapurtu” zuten dirua, epaiaren arabera.

Duela hamar egun, herri epaimahaiak errudun jo zituen Francisco Javier Goiriena eta Montserrat Barranquero, EHUko ondasun publikoak bidegabe erabiltzeagatik.

1994 eta 2000 urteen artean errektore ohiak eta Estomatologia saileko zuzendari ohiak unibertsitateko ikerketa sailei edo graduondoko ikastaroei zegozkien dirua “bereganatu zuten”, herri-epaimahaiaren iritziz. Halaber frogatuta gelditu da, biek ala biek, faktura faltsuak egiten zituztela unibertsitatearen izenean.

UPV/EHUren erantzuna

Epaileak bi akusatuak kalte-ordaina ematera zigortu izana goraipatu du Euskal Herriko Unibertsitateak; izan ere, Goirienak eta Barranquerok 168.000 euro ordaindu beharko dituzte erantzukizun zibil gisa.

Epaia errespetatzen duela azpimarratu EHUk ohar bidez, nahiz eta, 10 urteko kartzela zigorra eskatu akusatuentzat epaiketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea