Gizartea -

2011 bitartean

Aseguru-etxeek 4.420 iruzur saiakera atzeman dituzte Euskadin

Aseguruen Enpresarien Elkartearen datuen arabera, iruzur saiakera gehienak Bizkaian eman dira (2.657), batez ere ibilgailuarekin lotutakoak.

Auto-istripuekin lotutako iruzurrak dira nagusi, aseguru-etxeen arabera. Argazkia: EITB
Auto-istripuekin lotutako iruzurrak dira nagusi, aseguru-etxeen arabera. Argazkia: EITB
Auto-istripuekin lotutako iruzurrak dira nagusi, aseguru-etxeen arabera. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011 bitartean 4.420 iruzur saiakera atzeman zituzten aseguru-etxeek Euskadin, Unespa Aseguruen Enpresarien Elkarteko datuen arabera. Lurraldeei erreparatuz, iruzur saiakera gehienak Bizkaian eman dira (2.657), Gipuzkoan 1.322 eta 441 Araban.

Aseguru-etxeek aurkitutako iruzur saiakera gehienak ibilgailuarekin lotutakoak dira: zehazki, kasuen % 68 Gipuzkoan, kasuen % 67 Bizkaian, eta % 59 Araban. Erantzukizun zibilarekin lotutako iruzur saiakerak kasuen % 37 dira Araban, % 28 Bizkaian eta % 27 Gipuzkoan.

Espainiako Aseguruen Iruzurrari buruzko Txostenaren aburuz, aseguru-etxeek gero eta baliabide gehiago zuzendu dituzte iruzurra saihesteko. Izan ere, 2011an zortzi milioi euro inbertitu zituzte auzi honetan, aurreko urtearekin alderatuta, % 15 gehiago.

Txosten honen dioenez, iruzur saiakerek gora egin dute krisi ekonomikoak bultzatuta. Gauzak horrela, profesionalak ez diren iruzur-saiakera kopurua handitu da (lapurreta simulakroak, enpresetan izandako suteak...). "Hala ere", argitu du txosten honek, "iruzurra egiten jarraitzeko sare kriminalak oraindik badaude, batez ere ibilgailuaren iruzurrarekin lotutakoak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea