Gizartea -

Astronomia

Orioniden izar-jausia, goizalde honetan zeruetan ikusgai

Gertakari hau goizaldean eta munduko edozein partean izango da ikusgai. Beranduago, udazkeneko Leoniden euriak izango ditugu gurean.

Leoniden euriek irudi ederrak utzi dituzte zeruetan. Argazkia: EFE
Leoniden euriek irudi ederrak utzi dituzte zeruetan. Argazkia: EFE
Leoniden euriek irudi ederrak utzi dituzte zeruetan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orioniden meteoroen izar-jausiak goiena joko du larunbatetik iganderako goizaldean. Izan ere, Espainiako Meteoro eta Kometen Behatzaileen Elkarteak dioenez, litekeena da gehienez jota 25 meteoro ordu bakoitzeko botatzea.

Orionidak Lurretik Oriongo konstelazioren norabidean ikus daitezkeen meteoroak dira, eta 'Halley' kometaren buztaneko partikulak 200.000 km/h-ko abiaduran atmosferan sartzean sortutakoak dira.

Izar-jausia urriaren 2tik azaroaren 7ra bitartean ematen da baina meteoro kopururik handiena urriaren 20tik 21era izango da. Gertakaria munduko edozein partean izango da ikusgai. Beranduago, udazkeneko Leoniden izar-jausia zango ditugu gurean azaroaren 15tik 21era.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea