Gizartea -
Euriteengatik
Pasai San Pedroko etxe bat hustu dute luizi batengatik
Mendiko zati bat eraikin baten gainera erori da eta bertako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
Erredakzioa
Pasai San Pedroko eraikin bateko bizilagunak etxetik atera dituzte luizi batengatik.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, luizia 11:15ean gertatu da, mendiko zati bat eraikin baten gainera erori denean.
Oraindik ez dakite zergatik gertatu den, baina seguruenik euri jasek eraginda gertatu dela esan dute Herrizaingo Saileko iturriek.
Ez da inor zauritu baina emakume bat artatu behar izan dute oso urduri zegoelako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea