Gizartea -
Trafikoa
Istripu ugari EAEko eta Nafarroako errepideetan
Euriak istripu asko eragin ditu EAEko eta Nafarroako errepideetan, baina ez da inor larri zauritu.
Erredakzioa
Istripu asko gertatu dira Bizkaiko errepideetan azken orduetan euria dela eta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Gehienak, 14:00ak aldera gertatu dira, batik bat euriaren eraginez bidetik atera diren kotxeengatik.
Azken orduetan zazpi istripu egon dira eta hiru lagun zauritu dira, baina hirurak zauri arinekin, A-8 autobidean Gurutzeta parean egon den istripu batean.
N-240 errepidean, Galdakaon, beste istripu bat gertatu da; baita Txorierriko igarobidean, Zamudion, igarobide horretan bertan Erletxeta parean, Erandion BI-738 bidean eta A-8 autobidean, Muskizen.
Gipuzkoan ere istripu ugari egon dira azken orduetan. GI-636 errepidean, Donostia parean, istripu batek auto-ilarak eragin ditu, eta bide berean, Lezon, beste istripu bat gertatu da.
N-1ean ere egon dira, Andoainen eta Legorretan, bestek beste. GI-631 errepidean, Zestoan gertatu den istripu batean lagun bat zauritu da.
Bestalde, GI-40an luizi bat egon da eta Ametzagana eta Martutene arteko errepidean errei bat moztu behar izan dute.
Nafarroan
Nafarroako Foru Erkidegoko hainbat errepide moztuta daude. Iruñea-Tutera N-121 errepidea dagoeneko irekita dago, baina Pirinioetako autobideak, Ledea eta Esa artean itxita jarraitzen du, baita bigarren mailako beste zazpi errepide ere.
Goizaldean, 31 urteko emakume bat zauritu da Lizarran, kotxea errepidetik atera ostean.