Gizartea -
Nafarroa Oinez 2012
Nafarroa Oinez jaiak ez ditu helburuak bete eta laguntza eskatu du
Antolatzaileek eskerrak eman dizkie, eguraldi txarrari aurre eginez, Zizurrera gerturatu zirenei, baina helburuak ez dituztela bete aitortu dute.
Erredakzioa
Nafarroa Oinezeko antolatzaileek eskerrak eman dizkie, eguraldi txarrari aurre eginez, atzo Zizurrera gerturatu zirenei. Hala ere, onartu dute ez dituztela helburu ekonomikoak bete.
Hori dela eta, San Fermin ikastolak, 2012an Nafarroako Ikastolen Jaiaren antolatzaileak, euskaltzaleei dei egin die dirua eman dezaten, Nafarroa Oinez 2012 webgunearen bitartez edo Euskadiko Kutxan, Banca Civican, Rural Kutxan edo Kutxabank banketxeetan irekitako kontu korronteen bitartez.
San Fermin ikastolak 1970an ireki zuten, eta gaur egun 1.514 ikasle, 98 irakasle eta bestelako 38 langile ditu. Nafarroa Oinez jaian lortutako diruarekin bigarren hezkuntzako eraikina handitu nahi zuten, gaur egun dituzten espazio arazoak konpontzeko.