Gizartea -
Zirkulazioa
Motorzale bat larri zauritu da ibilgailu bat jota, Deskargan
37 urteko gizonezkoak errepidea konpontzen ari zen ibilgailu bat jo du.
Erredakzioa
37 urteko motorzale bat larri zauritu da Deskargako (Gipuzkoa) gainean, errepidetik kanpo aparkatuta zegoen eta bidea konpontzeko lanetan ari ziren langileek erabiltzen duten ibilgailu bat jota.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, zauritua Zumarragako Ospitalera eraman dute larri zaurituta.
09:00ak aldera gertatu da istripua, GI-632 errepidean, Urretxun. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, Suzuki etxeko motorra zeraman gidariak errepidetik kanpo aparkatuta zegoen ibilgailu bat jo du. Ibilgailua errepidea konpontzeko lanetan ari diren langileek erabiltzen dute.
Hasieran zirkulazio arazoak sortu dira, motorra errepidean geratu delako, baina dagoeneko kendu dute eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.