Gizartea -

Salmentak jaitsi egin dira

'Enperadore Operazioak' kalte egin die Txinako produktuei

Bazar asiarren arduradunek aurreikusi dutenaren arabera, txinatar mafien aurkako operazioak datozen hilabeteetako eta, batez ere, Gabonetako salmentetan eragin negatiboa izango du.

Bezero bat, jostailu denda batean. Argazkia: EFE
Bezero bat, jostailu denda batean. Argazkia: EFE
70 lagunetik gora atxilotuta, mafia txinatarren aurkako operazioan

01:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hala ere, Txinan, Indian, Vietnamen, Bangladeshen eta Afrikako hainbat herrialdetan egindako produktuen kalitatea aztertzen duen Asia Inspection enpresak adierazi duenez, Txinan egindako produktuen kalitatea horiek egiteko erabili den inbertsioaren araberakoa da, eta ez du zertan "txarra" izan.

Gai batek kalitatearen oinarrizko irizpideak betetzen dituen jakiteko, produktuak enpresa arduradunaren berri ematen duen begiratu behar du kontsumitzaileak (behar izanez gero, harekin harremanetan jartzeko).

Haurrentzako gaietan, produktuak askatzeko moduko piezarik eta akatsik duen begiratu behar da. Ehun-gaiei dagokienez, erabilitako materialen erreferentzia ikusi behar da, eta komeni da erabili aurretik garbitzea, alergiak ekiditeko. Elikagaiak erosi behar baditugu, osagaien zerrenda eta iraungitze-data jaso behar dute.

Horrez gain, hobe da plastiko asko ez duten produktuak eskuratzea; izan ere, plastikoak intoxikazio arazo gehiago eragiten ditu.

Azkenik, kontsumitzaileek kalitatea eta prezioa kontuan izan behar dute. Hobe da produktu merkeena ez hartzea eta erdi mailako prezioa duena erostea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea