Gizartea -
Desagerketa
62 urteko gizon bat desagertu da Iruñean
Desagertu zenean, praka urdinak, alkandora arrosa eta anorak urdin iluna eta berdea zeramatzala uste dute.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak Iruñean desagertutako 62 urteko gizon bat aurkitzeko laguntza eskatu die herritarrei. Gizona iruindarra da, eta joan den urriaren 10ean joan zen etxetik. Itzultzen ez zela ikusita, familiakideek bi egun geroago salatu zuten bere desagerketa, hain zuzen, urriaren 12an.
Gizonak Ramon Perez Urdanoz du izena, eta 1,75 metroko altuera eta 80 eta 85 kilo artean ditu, Poliziaren Bulego Nagusitik azaldu dutenez.
Desagertu zenean, praka urdinak, alkandora arrosa eta anorak urdin iluna eta berdea zeramatzala uste dute.
Distantzia luzeak ibiltzeko gai
Salaketa Nafarroako Gobernuko Larrialdi Zerbitzuei eta Foro Erkidegoan lan egiten duten segurtasun indarrei helarazi zitzaien.
Polizia Nazionalaren arabera, gizonak oso gogoko du oinez egitea, eta distantzia luzeak ibiltzeko gai da.