Gizartea -
Top 100a
7 euskaldun, Espainian lidergoa duten emakumeen zerrendan
Emakumeen balioak eta ibilbide profesionala hartu dira kontuan zerrenda egiterako orduan.
Erredakzioa
Espainian lidergoa duten 100 emakumeen zerrendan, zazpi euskaldun daude.
Aipaturiko zerrendan euskaldun hauek ageri dira: Begoña Zunzunegi Becara dekorazio denda kateko sortzailea, Inma Shara orkestra zuzendaria, Rosa Diez UPyDko presidentea, Sofia Rodriguez Sahagun Vodafone Espainiako Irudi eta Marka zuzendaria, Ainhoa Arteta sopranoa, Edurne Pasaban alpinista eta Ruth Diaz.
Mujeres y Cia webguneak emakume enpresaburu eta zuzendaritzako kide garrantzitsuenak biltzen ditu zerrenda horretan, horien baloreak edo ibilbide profesionalean izan dituzten lorpenak nabarmentzeko.
Euskaldunekin batera, besteak beste, hauek ageri dira bertan: Esperanza Aguirre, Letizia Ortiz, Soraya Sáenz de Santamaría, Carme Chacón, Iciar Bollaín, Ana María Matute, Sara Baras, Elena Benarroch, Rosa Clará, Rosa María Calaf eta Gemma Nierga.