Gizartea -
Trafikoa
Gidari bat hil da A-8 errepidean ibilgailua iraulita, Muskizen
Istripua A-8an jazo da, Muskiz parean, 11:00ak aldera. Ibilgailua errepidetik atera eta irauli egin da. Gidaria bertan hil da.
Erredakzioa
Gidari bat hil da ostegun honetan A-8 errepidean jazotako auto-istripu batean.
Ezbeharra 11:00ak aldera izan da, aipatutako errepidean, Muskiz parean eta Donostiarako noranzkoan. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, ibilgailua errepidetik atera eta irauli da.
Gidariak jasandako zaurien ondorioz, gizonezkoa bertan hil da, bertara hurbildu den meduki batek baieztatu duenez.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea