Gizartea -
Iruzur ekonomikoa
OCUk iruzurra atzeman du oliba olioko 11 marketan
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak salatu duenez, horietako 9 markek iruzurra egiten dute, horien etiketek "olio estra" dioten arren, olio hura arrunta delako.
Erredakzioa
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) salatu duenez, oliba olioko bederatzi markak iruzurra ari dira egiten, horien etiketek "olio estra" dioten arren, olio hura arrunta da (eta ondorioz, garestiago saltzen da).
Horrela, 40 olio marka aztertu ostean (34 olio estra eta 6 olio birjina estra), OCUk ebatzi duenez, hamaika dira iruzur ekonomikoa egiten dutenak: Eroski, Hojiblanca, Coosur, Ybarra, Consum, Arteoliva, Condis, Olisone, Aliada, Maeva eta Olilan.
Halaber, azken bi markak ez direlako kontsumorako egokiak azpimarratu du OCUk. "Olioa fintzeko prozesua falta zaie", azaldu du Ileana Izverniceanu OCUko bozeramaileak, "hala ere, marka horiek ez dira kaltegarriak osasunerako eta iruzurra bakarrik ekonomikoa da".
Gehienek legea errespetatzen dute
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartearen txostenaren arabera, olio hauen kalitatea egiaztatzeko, analisi kimikoak eta organoleptikoa egin dizkiete.
OCUk nabarmendu duenez, olio marka gehienak legea errespetatzen dute. Halaber, txostenaren ondorioak dagokien agintariei jakinarazi dietela azaldu du elkarte honek, olio markek delituren bat egin duten zehaztu dezaten.
Hojiblancak OCU salatuko du
Hojiblanca enpresak (Antequera, Malaga) salaketa jarriko dio OCUri azken horrek bere olioa kalitate txarrekoa dela ondorioztatzen duen txostena kaleratu ostean. Txosten horri dagokionez, OCUk prozedura legalak bete ez dituenaren frogak dituela bermatu du Hojiblancak.
Horrela aurreratu du Antonio Luque Hojiblancako zuzendari orokorrak, bere ustez, "OCUk ez baititu Europar Batasunak ezartzen dituen prozedura legalak bete, adibidez, iritzi gehiago kontsultatzearena". Hori dela eta, "oso haserre" agertu da.