Gizartea -

Trafiko istripua

26 urteko gazte bat hil da Lizarra eta Andosilla arteko errepidean

Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute, eta kamioi gidaria onik atera da. Guardia Zibila istripua zerk eragin duen ikertzen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sartagudako 26 urteko bizilagun bat hil da ostiral honetan, Lizarra eta Andosilla arteko NA-122 errepidean.

Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute aipaturiko errepideko 28. kilometroan, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.

Kamioi gidaria Lizarrako noranzkoan zihoan, eta onik atera da. A.N.B autoko gidaria bestalde, Andosillara zihoan eta hil egin da.

Guardia Zibila istripua zerk eragin duen ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea