Gizartea -

Goizalde honetan

Erandioko diskoteka bat jendez hustu dute edukiera gainditzeagatik

Berezoen eta lokalaren segurtasun kideen artean istiluak izan ostean, diskotekak baimendutako lagun kopurua gainditu duela egiaztatu du Ertzaintzak. Hortaz, lekua hustu eta itxi egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Erandioko diskoteka bat jendez hustu du goizalde honetan edukiera gainditzeagatik. Herrizaingo Saileko iturriek azaldu dutenez,

Gertaerak 03:00ak aldera jazo dira, Astrabuduako auzoan. Hainbat lagunek Ertzaintza deitu dute. Antza denez, diskotekara sartu nahi zuen bezero talde handia zegoen atean, lokalaren segurtasun kideekin borroka egiten.

Agenteak bertan azaldu dira, eta lokalak baimendutako lagun kopurua gainditu duela egiaztatu ostean, diskoteka jendez hustu eta itxi egin dute. Barnean zeudenak kalera atera dira eta bertatik alde egin dute, aparteko istilurik izan gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea