Gizartea -
Emakumezkoa da
Zatitutako hilotz baten agerpena ikertzen ari dira Zaragozan
Poliziak Riclan, Zaragozan, apiriletik falta den emakume baten senarra atxilotu du, aurkitutako hilotzarekin zerikusia duelakoan.
Erredakzioa
Espainiako Polizia emakumezko baten zatitutako hilotzaren agerpena ikertzen ari da. Hilotza astelehenean agertu zen Cadrete herrian, Zaragozan, eta oraindik ez dakite hildakoa nor den.
apiriletik falta den emakume baten senarra atxilotu duZenbait iturriren arabera, hilotza Pilar Manuela Cebrian Embid 51 urteko emakumearena izan daiteke. Cebrian apirilean ikusi zuten azken aldiz, ezkonduta dago eta bi alaba ditu. DNAren zain daude hilotza Pilarrena dela baieztatzeko.
Senarra izan zen, hain zuzen, desagerpenaren salaketa jarri zuena. Gizon jeloskorra eta posesiboa da.
Bi nekazariren aurkikuntza
Espainiako Poliziaz gain, Guardia Zibila ere bere ikerketa egiten ari da. Hilotza astelehenean aurkitu zuten bi baserritarrek, zabor-poltsatan banatuta eta Cadreteko hirigunetik 300 metrora lurperatuta.