Gizartea -
LABek
Iberdrola Dorrea okupatzeagatik inputatutakoen absoluzioa eskatu dute
LAB sindikatuko 21 lagun inputatuta daude martxoan Iberdrola dorrea "okupatzeagatik".
Erredakzioa
Martxoan Iberdrola dorrea "okupatzeagatik" inputatuta dauden 21 lagunen absoluzioa eskatu du LAB sindikatuak. Gaur hasi da Bilbon euren aurkako epaiketa eta sindikatuak defendatu duenez, "okupazioa baketsua" izan zen.
Desordena publikoa egozten diete eta 10 eta 60 egun arteko isuna izan dezakete, egun bakoitzagatik 10 eta 30 euro artekoa; denen artean 37.000 euro izan daitezke.
Bilboko Buenos Aires kaleko epaitegiaren aurrean protesta egin dute "Iberdrola langileen kontura aberasten" jartzen duen pankartarekin.
Igor Urrutikoetxea LABeko arduradunak azaldu duenez, martxoaren 22an geratu ziren istiluak. Iberdrolak azpikontratatutako Konecta enpresaren kaleratzeak salatzeko "okupatu" zuten enpresaren egoitza. Hala ere, "okupazio baketsua" izan zela esan du, eta, horregatik, epai "justua" eta absoluzioa espero duela esan du, lan gatazkak "ezin direlako epaitegietan konpondu eta ezin delako sindikatuen protesta kriminalizatu".