Gizartea -
MENORCA
20 urteko kartzela-zigorra ezarri diote semea hil zuen emakume bati
Hil eta gero, 9 urteko umearen gorpua maleta batean ezkutatu zuen. Arazo psikologikoak dituela adierazi du epaiketan.
Erredakzioa
Balear Uharteetako Auzitegiak 20 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Mónica Juanateyri, semea hil eta gorpua maleta batean ezkutatzeagatik.
Herri-epaimahaiak hilketaren erruduna dela adierazi du, eta epaileak 20 urteko kartzela-zigorra ezarri dio. 2008. urtean, etxean inor ez zegoela aprobetxatuz, semeari bainu bat prestatu zion eta ito egin zuen.
Bestalde, epaimahaiak ez dio sinesgarritasunik eman Juanateyk argudiatutako “arazo psikologikoei”. “Gorpua ezkutatu egin zuen, gero desagerrarazteko asmoz.”, gehitu du epaimahaiak.
Emakumeak ezer gogoratzen ez duela eta semea hiltzeko arrazoirik ez zuela adierazi du.