Gizartea -
Auto istripua
Emakume bat hil da, bere autoa N-1etik Oria ibaira erorita
Andoain eta Lasarte herrien artean izan da ezbeharra. Autoa gidatzen zihoan emakumezkoa izan da biktima bakarra.
Erredakzioa
Emakume bat hil da zirkulazio istripuan, bere autoa bat N-1 errepidetik Oria ibaira erorita. Andoain eta Lasarte herrien artean izan da ezbeharra.
Istripua 14:00etan gertatu da aipaturiko errepidean Gasteizko noranzkoan, eta oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko, autoa errepidetik irten eta Oria ibaira erori da, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ondorioz, autoan zihoan emakumea harrapatuta gelditu da.
Larrialdi zerbitzuetako langileak, suhiltzaileak eta Ertzaintzako salbamenduko kideak joan dira istripuaren lekura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea