Gizartea -

Santurtziko Superportuan

Santurtzin sufre likidoa duen deposituan piztutako sutea itzalita dago

Osasun publikoak esan duenez, jarioek substantzia toxiko baxua dute. Ondorioz, ez dago herritarrentzako arriskurik.

Sutea sufre likidoa duen depositu batean, Santurtzin. Argazkia: sosdeiak
Sutea sufre likidoa duen depositu batean, Santurtzin.
Sutea sufre likidoa duen depositu batean, Santurtzin. Argazkia: sosdeiak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek itzali egin dute jada sufre likidoa duen depositu batean Bilboko superportuan, Santurtzin, asteazken honetan piztu den sutea. 14:45ean hasi da sua, industria-hondakinak kudeatzen dituen Befesa enpresan.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, depositutik lurrunezko hodei bat atera da, eta Osasun Publikoko teknikari bat bertaratu da toxikoa den aztertzera. Deposituaren inguruan, 500 metroko segurtasun eremu bat ezarri dute, eta ingurua erabat itxi dute. Suhiltzaileek, Ertzaintzak eta Guardia Zibilak baliabideak bidali dituzte bertara.

Osasun publikoak esan duenez, jarioek substantzia toxiko baxua dute, ondorioz, ez dago herritarrentzako arriskurik. Halaber, Befesako tankeak portua handitzeko gune batean, Zierbenaren dikean, jendea bizi den lekutik oso urrun.

Bilboko Portuko agintarien hitzetan, "behin ere ez da gasik bidali, ezta ihesaldi toxikorik izan ere", eta, sutea kontrolatuta dagoela nabarmendu dute, guztiz itzalita ez dagoen arren.

Suteak ez du zauriturik eragin, eta ez da beharrezkoa izan langileek enpresatik irten behar izatean, Bilboko Portuko iturrien arabera. Halere, egoera hauetarako larrialdietako protokoloa aktibatu dute, eta anbulantzia bat bertaratu da.

Portua irekita dago, baina gunera zuzen sartzeko bidea itxi dute, tankea bertan baitako. Garrak deposituaren barruari eragin diote, ondorioz, ezin dira kanpotik sumatu.

Oraingoz, ez dute jakin sutea zergatik izan den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea