Gizartea -
Leonen
Alaba leihotik behera bota du eta aitonak 'airean' hartzea lortu du
Aitona kalean zegoen amak urte eta erdiko umea leihotik bota duenean. Lurra jo baino lehen besoetan harrapatzea lortu du, 4 metroko eroria saihestuta.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak 25 eta 30 urte bitarteko emakumea atxilotu du, ustez familia giroan tratu txarrak ematea egotzita. Emakumeak urte eta erdiko alaba leihotik bota du, Leoneko Burgos kalean.
Umearen aitona kalean zegoen guztia gertatu denean, eta umea "airean" hartzea lortu du, lau metro jausi ondoren lurra sotzea saihestuta, Diario de Leon egunkariaren arabera.
Gertaera asteazken goizean jazo zen. Ama "garrasika hasi zen bat-batean, arrazoia galduta, eta izugarrizko iskanbila sortu zuen", esan dio egunkariari auzoko batek.
Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, ama gero eta urduriago jarri zen eta bat-batean alaba hartu eta leihora atera zuen, bota egingo zuela mehatxatuta.
Amak alaba bota zuen eta aitonaren besoetan jausi zen, lau metroko altueratik.
Salaketa
Haurra lehen saiakeran hartu eta lurra jotzea saihestuta, aitonak salaketa jarri zuen Espainiako Polizian. Agenteek emakumea atxilotu zuten.
Gertatutakoa guardiako Instrukzio epaitegiaren esku dago.