Gizartea -
Trafikoa
Neguko Bideragarritasun Plana aktibatu du Bizkaiak
327 pertsona Bizkaiko errepideen sarea garbitzeaz arduratuko dira, eta, horretarako elurra kentzeko 68 makina izango dituzte, iazko neguan baino 9 gehiago.
Erredakzioa
Bizkaiko Foro Aldundiak Neguko Bideragarritasun Plana aktibatu du ostegun honetan, elurteak edo izozteak egoneroz gero, errepideak irekita mantentzeko, beste urteetan baino giza bitarteko eta material gehagorekin: 327 pertsonarekin eta elurra kentzeko 68 makinekin.
Itziar Garamendi Herri Lanetako eta Garraioetako diputatuak jakitera eman duenez, 327 pertsona (txoferrak, jagoleak eta langileak) Bizkaiko errepideetako sareko garbiketaz arduratuko dira, horretarako elurra kentzeko 68 makina izango dituzte, iazko neguan baino 9 gehiago.
Bizkaiko Aldundiak materialaren hogeitahamar bat depositu dit, lurraldean banatuta: 18 silo, 7 bilketa eta gesalezko 4 depositu, 9.140 tona gatzekin eta 200 metro karratuko gesalarekin, hau da, iaz baino 2.000 tona gehiago.
Neguko Bideragarritasun Planak hainbat zerbitzu maila dite Bizkaiko Aldundiaren errepideetan, bidearen garrantzia eta krimatologia baldintzak kontuan hartuta.
Lehenengo mailak 24 orduz, baita igandetan eta jaiegunetan ere, ondorengo errepideak irekita mantentzea dakar: A-8 eta AP-8 autobideak, Bilboko Metropoliko Hegoaldeko Bidea, Txorierriko Lasterkaria, N-240 eta Loiuko aireporturako, Bilboko pòrturako eta ospitaletarako sarbideak.
Gainerako errepideetan, bigarren eta hirugarren mailakoak, zirkulazio maila minimoa mantentzea dute helburu eguraldiaren baldintzen arabera, blokeo egoerak eman daitezkeen arren.