Gizartea -
Ekimena
Chimo Bayok 16.000 euro eskatu ditu Interneten diska berria grabatzeko
Festa pribatuetan, ezkontzetan edota enpresa-afaritan zuzenean aritzeko aukera eskaintzen du (orduko 1.000 euroan), baita diskoteketan eta klubetan ere (orduko 1.900 euro orduan).
Erredakzioa
Chimo Bayo Valentziako DJ eta ekoizleak Interneteko mezenasgoari, "crowdfunding" delakoari, heldu dio diska eta bideo berria egiteko. Horren truke neurrira egindako "sariak" eskaintzen ditu 73 egunetan 16.000 euro biltzeko.
Musika proiektuentzako finantzazioa aurkitzeko webgune bat erabili du horretarako. Bayok bere eskaeraren berri ematen du: "Kaixo, Chimo Bayo naiz eta nire proiektu berrian parte hartzeko gonbita egin nahi dizuet. Ea konturatu barik, 20 urte eman ditut Espainia eta bestelako herrietan musika egiten, telebistako aurkezle eta irratiko esatari ere izan naiz, miloika istorio bitxitan parte hartu dut... baina bakailoa ez zait agortu".
Proposamena jarraitzaileekin egiteko "elkartrukea" dela dio. Bere asmoa, kantak grabatu eta edizio "oso zainduetan" editatzea da.
"Zuek zuen ekarpenekin laguntzen didazue eta nik, horren truke, sari piloa emango dizkizuet", gaineratzen du: Bost eurogatik audio mezua, seigatik diska berria jaistea, diskoa biniloan eta bere sinadurarekin 20 eurogatik, kutxa musikala eta kamiseta 35 eurogatik eta bideoagurra 80 eurogatik.
Orduko 1.900 euro
Beste aukera bat ere ematen du: festa pribatuetan, ezkontzetan edota enpresa-afaritan zuzenean aritzea (orduko 1.000 euroan), baita diskoteketan eta klubetan ere (orduko 1.900 euro orduan).
2013ko urtarrilaren 13rako 16.000 euroak lortzen ez baditu, emandako ditua automatikoki bueltatuko da.