Gizartea -

Gertaera

Familia bereko hiru emakume hil dira Sabadellen izandako sutean

14 urteko mutiko bat, hildako baten semea, ere oso larri zauritu da, eta egoera kritikoan ospitaleratuta dago. Zazpi pertsona gehiago zauritu dira, sutearen ondorioz.

Gertakizunak izan diren etxebizitza, Sabadellen. Argazkia: EFE
Sabadell | Gertakizunak izan diren etxebizitza, Sabadellen.
Gertakizunak izan diren etxebizitza, Sabadellen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia bereko hiru emakume (35,37 eta 58 urte dituzte) hil dira Sabadelleko etxebizitza batean (Bartzeloa) izandako sutearen ondorioz. 14 urteko mutiko bat, hildako baten semea, ere oso larri zauritu da, eta egoera kritikoan ospitaleratuta dago.

Emakumeak intoxikatuta hil dira, eta suhiltzaileek aurkitu dituzte etxeko atzeko patioan. Oraingoz ez dituzte ezbeharraren arrazoiak jakin.

Sutea 05:45ean izan da, hiru solairuko etxebizitza batean, Sabadelleko Forcanada kalean. Dirudienez, sukaldearen eta jantokiaren artean suertatu da, Generalitateko Suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Generalitateko Suhiltzaileak eta Esquadra Mossoak jantokiaren partean piztu ziren sugarrak ikertzen ari dira, ezbeharraren arrazoiak jakiteko. Beste zazpi pertsona ere zauritu egin dira.

Manuel Busto Sabadelleko alkateak azaldu duenez, “etxeak burdin hesiak zituen leihoetan, eta baliteke horrek biktimen egoera zaildu izana”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea