Gizartea -

M-15 mugimenduko taldeak

Europako suminduak Madrilen bildu dira hurrengo deialdiak zehazteko

'Agora 99%' ekimenak Europa osoko ekintzaileak bilduko ditu asteburu honetan Espainiako hiriburuan, besteak bete, zorra, demokrazia eta herritarren eskubideak jorratzeko.

M-15 mugimenduko kideak (artxibo)
M-15 mugimenduko kideak
M-15 mugimenduko kideak (artxibo)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu honetan, 'Agora 99%' ekimena egingo dute Madrilen, M-15 mugimenduko taldeek deituta. Bertan, zorra, demokrazia eta herritarren eskubideak jorratuko dituzte Europa osotik etorriko suminduek.

Maiatzean Frankfurten Alemaniako gizarte mugimenduek sortu eta Europa osora zabaldu zen Blockupy ekimenaren jarraipena da honakoa. Herritarrek ''subiranotasunaren eta eskubide zibilen galera'', besteak beste, nazioartean jorratu behar dutela jarri zuten mahai gainean antolatzaileek.

Ideia horrekin jarraituz, azaroaren 1etik 4ra bitartean, egun Europak bizi duen egoera eta etorkizunari begira abiatu beharreko neurriak ezarri nahi dituzte Italiatik, Alemaniatik, Greziatik, Erresuma Batutik, Frantziatik eta Portugaletik, besteak beste, Madrilera joango diren suminduek.

Hala, zorra, eskubideak eta demokrazia jorratzeko tailerrak egingo dituzte Madrilen, eta mahai-inguruak eta biltzarrak ere antolatu dituzte. Igandean, biltzar erraldoia egingo dute Sol plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea