Gizartea -

San Esteban auzoan

Hiru gazte atxilotu dituzte Etxebarrin edukiontzi bat erretzeagatik

Atxilotuei (18, 19 eta 16 urteko gazteei) kalteak eragitea leporatu diete. Ertzaintzak dioenez, litekeena da, kale-borroka baino, baldarkeria izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gazte atxilotu dituzte goizalde honetan Etxebarrin (Bizkaia) edukiontzi baten erreketarekin lotura dutelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Atxilotuei (18, 19 eta 16 urteko gazteei) kalteak eragitea leporatu diete.

Gertaera 02:00ak aldera jazo da eta Ertzaintzak dioenez, litekeena da, kale-borroka baino, baldarkeria izatea. Hainbat lekukok abisua eman dute eta Ertzaintzak bi ustezko egileak aurkitu ditu San Estebaneko auzoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea