Gizartea -

Lau hildako

Festara sartzeko kontrola zorrotza izan zen, antolatzaileen aburuz

Lau gazteen heriotzaren erantzukizuna bengala bota zuen lagunari egotzi dio Madrid Arenako jaia antolatu zuen enpresak.

Guztira, lau neskato hil dira dagoeneko jaian izandako zapalketaren ondorioz. Argazkia: EFE
Guztira, lau neskato hil dira dagoeneko jaian izandako zapalketaren ondorioz. Argazkia: EFE
Guztira, lau neskato hil dira dagoeneko jaian izandako zapalketaren ondorioz. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrid Arenan asteazkenean izandako festaren enpresa-antolatzaileko bozeramaile batek adierazi duenez, ez zen inoiz tokiaren baimendutako lagun kopurua gainditu. Halaber, jaira adingabeak egon izana ukatu du (zauriak jaso zituen 17 urteko neskatoa salbu).

Cadena Ser irrati-kateari Jorge Moralesek egindako adierazpenetan, hiru gazteen heriotzaren erantzukizuna bengala bota zuen lagunari leporatu dio. Honen arabera, "9.650 sarrera saldu genituen eta festara sartzeko kontrol zorrotza zegoen, sarreren bikoizketak saihesteko".

"Sarrerako kontrolean ez ziren akatsik izan", azpimarratu du bozeramaile honek. Halaber, enpresa-antolatzaileari erantzukizun osoa kendu dio, "araudia une oro bete duelako". Zentzu honetan, Gobernuko Ordezkaritzak eta Udalak tokia babesteko planari oniritzia eman zioten. Izan ere, 100 lagun inguru zeuden segurtasuna bermatzeko, Poliziako hainbat kideekin batera.

"Segurtasun neurriak hartuta ere, mozorro batean ezkutatuta doan baten batek gaiztokeriak nahita egin ditzake eta horren ondorioz, jende-ihesaldia eragin", gaineratu du Moralesek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea