Gizartea -
Tragedia Madrilen
'Baimendutako lagun kopurua ganditzea gogor zigortu behar da'
Madrilgo tragediaren harira, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak esan duenez, ongi aztertu behar da toki itxietan festa handiak ospatzeko egokitasunaz.
Erredakzioa
Madrilgo Madrid Arena pabilioian izandako tragediaren harira Pedro Anitua Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko zuzendariak adierazi duenez, ongi aztertu behar da toki itxietan festa handiak ospatzeko egokitasunaz.
Halaber, "baimendutako lagun kopurua gainditzean Administrazioak gogor zigortu" behar duela nabarmendu du.
"Baimendutako lagun kopurua gainditu ez bada, dirudienez, lagunen banaketa txarra eman zen", adierazi du Anituak, "legeak dioen soinu maila gainditzeak isun administratiboa dakar baina baimendutako lagun kopurua gainditzea arriskutsuagoa da".