Gizartea -

Halloween jai erraldoia

Madrilgo Erkidegoak erantzukizunak argitzea nahi du

Astelehenean egingo dute hildako adingabekoaren hileta-elizkizuna. Bestalde, Poliziaren Sindikatu Bateratuaren iritziz, Madrid Arenak ez zuen martxan egoteko baimenik.

Hil den 17 urteko gaztearen senitartekoak. Argazkia: EFE
Hil den 17 urteko gaztearen senitartekoak. Argazkia: EFE
Argitzeko dago Madril Arenan behar baino jende gehiago ote zegoen

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo erkidegoko Ikuskizunen Legea urratu bada, erantzukizunak argitzea eskatu du Salvador Victoria Madrilgo Gobernuko Presidentetza eta Justizia kontseilari eta bozeramaileak, Madril Arenako festan gertatutako tragediaren ostean, izan ere, lau gazte hil dira jende-olde batek zapalduta.

Igancio Gomez Madrilgo presidenteak Gabonetan egingo diren festa handietako segurtasun neurri guztiak areagotzeko eskatu du dagoeneko eta asteazkenean Madril Arenan gertatutakoa argitzea espero du.

Zauritutako gaztea oso larri dago

Maria Teresa Alonso 20 urteko gazteak oso larri jarraitzen du Fundacion Jimenez Diaz ospitalean. Bertako iturriek adierazi dutenez, egonkor dago muturreko larritasunean.

Madril Arenako jende-oldeko bost biktimetatik bizirik dagoen bakarra da, atzo 17 urteko neska hil ostean. Arratsaldean irekiko dute hil-kapera San Isidroko tanatorioan eta astelehenean egingo dute hileta-elizkizuna.

Adingabekoaren heriotzarekin lau dira hildakoak Madril Arenako tragedian. Katia Esteban Casielles, Rocio Oña Pineda eta Cristina Arce de la Fuente, hirurak 18 urteko gazteak, ostegunean bertan hil ziren.

'Madrid Arenak ez zuen martxan egoteko baimenik'

Poliziaren Sindikatu Bateratuak (SUP) salaketa aurkeztuko du astelehenean Madrileko 51 instrukzioko epaitegian. Sindikatuaren arabera, Madrid Arenak "ez zuen martxan egoteko baimenik", 2006 urteko polizia-txosten baten arabera.

Jose Manuel Sanchez Floret sindikatuko idazkari nagusiaren hitzetan, "esparru hori ezin daiteke zabalik egon egoera horietan, 1990ko Kirolaren Legea eta Madrilgo erkidegoko 1997ko Ikuskizunen Legea ez dituelako betetzen ebakuazio eta larrialdietako planei dagokienez.

"Gure ustez, ez diru zabalik egoteko baldintzak betetzen, eta ez ditu inoiz bete", gaineratu du Fornetek. Ondorioz, Madrileko Udalari "legea bidegabe" aplikatu izana leporatu dio. SUPren arabera, Udalak 2008ko Zoru Legean oinarritzen da udal-esparru horrek martxan egoteko baimenik ez duela behar esateko. "Bitxia litzateke 2001etik zabalik dagoen pabiloia 2008an legeztatzea", esaten dute sindikatuko arduradunek.

SUPen salaketaren oinarria 2006ko abenduan egindako txostena da. Txosten horretan ziotenez, Madrid Arenak "ez zuen funtzionatzeko baimenik".

Aktaren edukia

Idatzia Poliziako funtzionari batek sinatuta dago. Funtzionari horrek MMT Estudiantes taldeko segurtasunaren koordinaziorako arduraduna zen, ACB ligan, 2006-2007 denboraldian.

Aktaren arabera, Estudiantesek eta Akasvayuk 2006ko abenduan jokatu zuten partidaren harian, segurtasun koordinatzaileak segurtasun neurriak zeintzuk ziren jakin nahi zuen eta pabiloiaren martxan egoteko baimena eskatu zion "Madrid Espacios y Congresos" enpresari, Madrid Arena kudeatzen duen udal-enpresari, hain zuzen.

Aktan diotenez, arduradunak baimen hori "ezin ziola erakutsi" esan zion, "Madrid Telefonica Arena pabiloiak ez zuelako horrelako baimenik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea