Gizartea -
Gertakaria
Indarkeria zantzuak dituzten bi gorpu aurkitu dituzte Coruñan
Lehen hipotesien arabera, gizonak emaztea hil du, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du.
Erredakzioa
Poliziak 73 urteko gizon baten eta 63 urteko emakume baten gorpuak aurkitu ditu, gaur goizean, Coruñako Naron udalerrian.
Bi gorpuek indarkeria zantzuak dituzte, eta, lehen hipotesien arabera, genero indarkeria kasu bat izan daiteke. Gizonak lehendabizi emaztea hil, eta, ondoren, bere buruaz beste egin duela uste du Poliziak. Halaber, emakumeak banaketa tramiteak hasita zituen.
Poliziak ingurua itxi du, zaintzako epailea lekura gerturatu, eta bi gorpuak jasotzeko agindu arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea