Gizartea -

IRAGARPENA

Giro aldakorra, Euskadin

Hodeiek zerua estaliko dute eta baliteke prezipitazioak izatea. Araban eta Nafarroan abisu horia ezarri dute, izotzagatik.

Zerua estalita izango dugu egun hauetan eta baliteke prezipitazioak izatea. Argazkia: Alberto Zorrilla
Zerua estalita izango dugu egun hauetan eta baliteke prezipitazioak izatea. Argazkia: Alberto Zorrilla

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, eguraldi txarra izango dugu goizean zehar, batez ere ipar isurialdean. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren aurreikuspenaren arabera, hodeigune ilunak eta trinkoak iritsiko dira itsasaldetik, eta litekeena da zaparradak uztea, bereziki kostaldean. Baliteke elur-maila 1200 m-ra jaistea. Hegoaldera, hodeiak iritsiko dira, baina ur tanta batzuk besterik ez da eroriko. Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertzera joko du, eta hodeitza saretzen hasiko da. Ipar-mendebaldeko haize hotza bizi-bizi ibiliko da kostaldean eta mendi inguruetan, eta arratsaldean ahulduz joango da. Giro freskoa izango dugu: beroenak 8-13 ºC artean kokatuko dira.

Asteazkenean, ostarte ederrak eta eguraldi atsegina izango dira nagusi. Goizez, behe-lainoa trinkoa izango da barnealdeko hainbat lekutan, eta baliteke termometroak tenperatura baxuak adieraztea, batez ere Araban eta Nafarroan. Goizak aurrera egin ahala, eguraldi argia gailenduz joango da, hodeiak eta urdinguneak tartekatuta. Iluntzetik aurrera, ordea, hodeiak iritsiko dira, hegoaldetik, eta eguna amaitzerako euri apur bat utzi lezakete hodei horiek lurraldearen hegoaldean. Haizeak ekialdetik joko du, eta maximoak, 10-14 ºC artean kokatuko dira.

Azkenik, ostegunean, eguraldi motela eta euria izango da, iragarpenaren arabera, batez ere hegoaldean. Haizeak hegotik joko du, eta Iberiar Penintsularen barnealdetik hodeiak gurera bultzatuko ditu. Zerua lainotuagoa egongo da hegoaldean eta kostaldean, eta iparraldean hodeitza saretuagoa agertuko da. Tenperaturek gora egingo dute apur bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea