Gizartea -
ZAZPI BIDER HANDIAGOA
Kamioilari gasteiztar bat inputatu dute, alkohol-tasa gainditzeagatik
Madrilera bidean autoak garraiatzeko kamioi bat zeramala, Guardia Zibilak gelditu egin zuen, eta alkohol-proba egin zioten, edanda zegoela erakusten zuten zantzuak ikusita.
Erredakzioa
Guadalajarako GuardiaZibilak kamioilari gasteiztar bat atxilotu du errepideko segurtasunaren aurkakodelitu bat leporatuta. Alkohol-proba egin, eta emaitza bota egin zuen agenteek ikusez zezaten. Baimendutako gehieneko alkohol-maila baino zazpi bider handiagoaeman zuen.
Azaroaren 1ean, 03:30aldera, Guardia Zibileko agenteek autoak garraiatzeko kamioi bat gelditu zuten Trijueque (Guadalajara) udalerrian, kamioilaria errepideko taberna batetik ordaindugabe joan zela ohartarazi eta gero. Kamioiaren deskripzioa jasota, agenteak harenbila hasi ziren, eta berehala aurkitu eta geldiarazi zuten. Gidaria edandazegoen zantzu argiak ikusi zituzten orduan.
Biproba egin zizkioten; lehenengoan, botatako arnasan litroko 1,07 miligramoalkohol atzeman zizkioten, eta bigarrenean, 1,01 mg/l. Legez, kamioilarieklitroko 0,15 miligramoko muga dute; hortaz, gehienez ere onartutakoa baino 7bider handiagoa eman zuen.