Gizartea -

Madrilen

Ustez bikotekidea hil, eta bere buruaz beste egin du gizonezko batek

Gertaeraren lekuan hiru adingabe aurkitu ditu Poliziak, eta larrialdi zerbitzuetako psikologoek artatu behar izan dituzte umeok.

Hilketa Madrilen. Argazkia: EITB
Hilketa Madrilen. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, 27 urteko bikotekidea hil eta bere buruaz beste egin du gizonezko batek goizaldean Madrilen, Polizia Nazionalak jakinarazi duenez.

Gertaera 02:30ean jazo da, Madrilgo El Pilar auzoan. Madrilgo Larrialdi Zerbitzuetan dei bat jaso dute, Sarria kaleko etxebizitza batean liskarra zegoela esateko.

Babes Zibileko kideek buruan eta aurpegian kolpeak zituen emakume baten gorpua aurkitu dute etxebizitzaren barruan.

Bestalde, Leonel B. F. gizonezkoak bere burua bota du bederatzigarren solairutik, “ustez, Pamela R. F. hil eta gero”, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek adierazi duenez. Emakumea buruko traumatismo baten ondorioz hil da, “baliteke gizonak emakumea loreontzi batekin jo izana”, gaineratu du poliziak.

Gertaeraren lekuan hiru adingabe aurkitu ditu Poliziak, eta larrialdi zerbitzuetako psikologoek artatu behar izan dituzte umeok.

Polizia Nazionala gertaturikoa ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea